Puntu ilunen diagnostikoa aurkeztuko dute Trintxerpen

Puntu ilunak

Puntu ilunak identifikatzeko lehen saioa

Pasa den urrian eskualdean emakumeentzat egon daitezkeen  puntu ilunak identifikatzeko parte-hartze prozesua jarri zen martxan. Lezoko Udalak bultzatu zuen prozesua, Emakunde eta Oarsoalde SAren laguntzarekin, eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo udalekin elkarlanean.

Hirurogeita hamar  tokitik gora  identifikatu dira eskualdean prozesu honen ondorioz; argiztapen gutxiegi duten toki bakarti edota ezkutalekuak dira gehientsuenak.

Tokiak identifikatzeaz batera, horiek desagerrarazteko edo sortzen duten segurtasun ezaren sentsazioa leuntzeko proposamenak jaso dira.

Biharko aurkezpenean, –18:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan–  diagnostikoaren emaitza nagusiak ezagutzeko aukera izango da, eta  eskualdeko arazo nagusien berri emateaz gain, Pasaian identifikatutako tokien inguruko azterketa egingo da.

Zazpi lantalde
Eskualde osoan zazpi lantalde sortu ziren, herrietan emakumeentzako arriskutsuak izan daitezkeen, eta arrisku sentsazioa edo deserosotasuna sortu dezaketen gune eta tokiak identifikatzeko, eta espazio horiek desagerrarazteko pausuak emateko asmoarekin.

Lantaldeez aparte, ekarpenak jasotzeko tresna birtuala ere jarri zen martxan, edozeinek bere ekarpenak egiteko aukera emateko.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend