Bigarren sailkatuari, San Juango emakumeen batelari, ia bost segunduko aldea atera zion Errenteria-Oreretako ontziak.
Hibaikako Senior Emakumeen batela
Emakumeen Senior batelak garaipena lortu zuen atzo Galiziako uretan asteburuan jokatu den LXXIII Espainiako Batel Txapelketan. Gogor ari dira lanean Hibaikakoak, eta lan horren fruituak jasotzen ere. Bigarren sailkatuari, San Juango emakumeen batelari, ia bost segunduko aldea atera zion Errenteria-Oreretako ontziak.
Oso pozik dira Hibaikakoak lortutako garaipenarekin. Eli Pescador arraunlariak garaipenak “indar handia” eman diola Hibaikari esan du, “lana egin dugu eta emaitzak lortu ditugu. Orain helburua emaitza horiek traineriletara eta trainerura pasatzea da”. Arraunean izan da asteburuko txapelketan Pescador eta lasaitasuna mantentzea izan dela zailena nabarmendu du, “hori eta ondo arraun egitea, burua hotz edukitzea ere”.
Txanpa hartuta, emakumeak oso ongi ari direla erakutsi dute orain arte. Trainerila Liga hasiko dute asteburuan eta horri begira jarri dira.
Promesan aritu ziren Hibaikako neskek ere emaitza onak lortu dituzte asteburuan. Hirugarren sailkatu ziren segundo eta erdira eta Pescadorrek zoriondu egin ditu. Eskerrak emateko ere aprobetxatu du Hibaikakoak: “Batelean azkenean bagoaz lau arraunlari eta patroia baina asteburukoa posible egiteko talde guztiari esker izan da. Argi dago ezingo genukeela horrela disfrutatu batelean beste taldekide guztien laguntza izan ez bagenu. Uneoro hor daude, babesten, une honetan zein txarretan”.
Klubaz ere mintzatu da eta eskerrak eman dizkio horri ere, “aukera eman digulako txapelketara joateko eta azkenean klubarentzat esfortzu bat izaten da. Entrenatzeko baldintzak aldatu behar izan ditugu eta hori eskertu behar diegu guztiei. Gure garaipen honetan garrantzitsuak izan dira klubeko talde guztiak. Guk irabazi ahal izateko, entrenatu ahal izateko, mutilekin entrenamenduak aldatu behar izan ditugu, edo ergometroak erabiltzeko txandak. Garaipena klub guztiarena da eta eskerrak eman nahi diziegu talde guztiei, neska, mutilak, txikienetik hasi eta zaharrenetara”.
FUTBOLA
Erregional Ohorezko Maila
1. Erregional Igoera Fasea
ESKUBALOIA
Espainiako Lehen Maila
- Ereintza Aguaplast-CB Bidasoa-Irun 23-23
ARETO FUTBOLA
Bigarren Maila
Hirugarren Maila
- Gamon Izadi Jazz-Donibane Pari Berri 5-5
- Ostiko-Anoeta 3-0
SASKIBALOIA
Bigarren Maila
- Grupo EME Oiarso-Alde Zaharra B 43-67
Hirugarren Maila
- Take Coach-Oiarso B 20-Ez zen aurkeztu