Herritarrek eraikitako proposamena eta udalak onartutakoa defendatuko du Herrera Herrirak asteazkenean
“Inposizioa salatu” eta “etorkizuna nolakoa izan behar duen aldarrikatzeko” elkarretaratzea deitu du Herrera Herrirak asteazkenerako.
18:45ean izango da elkarretaratzea, Trintxerpeko alkateordetzan. Egun horretan bertan egingo du toki berean Diputazioak Portuko Plan Bereziaren gaineko lehen “partekatze” saioa. Herriko elkarte eta eragileak eta Portuko enpresak daude gonbidatuta aipatu bilerara.
Hain zuzen ere, Diputazioak Pasaiako ordenazioa erabakitzeko orduan jokatzen ari den papera salatu nahi du plataforma trintxerpetarrak: “
Portuko Plan Bereziaren berrikuspenari hasierako onarpena eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, apirilaren 26an, nahiz eta gure lurraldeko ordenaziorako eskumena ez eduki”.
Horregatik, eta larunbatean
adostutako akordioan jasotakoari jarraiki, “beste administrazio batzuen esku-sartzeak” ez dituztela onartuko ohartarazi dute.