Gurpildun aulkiko atletismo Euskadiko txapelketako 100 metroko lasterketako emaitzarekin Espainiakoan ariko da Asensio.
Ane Asensiok Espainiako txapelketarako txartela lortu du.
Haurtzaro Atletismo Taldeko kirolari Ane Asensiok zilarrezko domina lortu zuen pasa den larunbatean, Durangon. Gurpildun aulkiko atletismo Euskadiko txapelketa jokatu zen Bizkaiko herrian, ehun metroko lasterketan. 39 segundo eta 64 ehuneneko denbora lortu zuen 14 urteko oiartzuarrak, bigarren denbora onena lortuz.
Horrela, ekainaren 18an eta 19an Alcorconen (Madril) jokatuko duten Espainiako txapelketan izango da Ane Asensio.
[Biharko papereko edizioan Ane Asensiori buruzko erreportajea azalduko da].