Hiri Hondakinen Udal Ordenantza berria osatzeko gizarte eta ekonomia eragileekin bildu eta haien proposamenak jaso nahi ditu udalak.
Bosgarren edukiontziak hamar puntu igo ditu birziklatze tasa, udalaren arabera
Hiri Hondakinen Udal Ordenantza berria osatzeko gizarte eta ekonomia eragileekin bildu eta haien proposamenak jaso nahi ditu udalak. Horren harira, bilera egingo du hilaren 10ean, asteartea, herriko supermerkatuekin . Hilabetean zehar merkataritza etaostalaritzako beste eragileekin ere bilduko da helburu berarekin. Aurreratu dutenez, udalak hondakin sortzaile handiei banakako bilketa eskainiko die aurrerantzean.
Ezarritako neurriekin epe laburrean nahi du heldu udalak %60ko gaikako bilketara. Horretarako administrazio publikoaren inplikazioa eta erantzukizunaz gain, herriko gainerako gizarte eta eragile ekonomikoena zein hiritarrena beharrezkoa dela gaineratu dute.
1997ko ordenantza
1997. urtean onartu zuen Errenteriako Udalak Zaborren eta Hiri Hondakinen bilketarako Ordenantza. Ordutik aldaketa eta hobekuntza ugari izan direla esan du udalak, “besteak beste bosgarren edukiontzia ezarri da etxebizitzetan sortutako biohondakinaren gaikako bilketa egiteko, eta auzo eta etxeko konpostajea ere abiatu dira”. Hondakinen kudeaketa berriari erantzuna emango dion ordenantza sortu nahi duela horren harira gaineratu du.