Ligaxka moduan jokatuko dute txapelketa eta lau talde ariko dira.
Kadete Nesken Eskubaloiko Espainiako txapelketa jokatuko da datozen egunetan Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Ligaxka moduan jokatuko dute txapelketa eta lau talde ariko dira: Ereintza, Nafarroako BM Lizarreria, Kanariar Uharteetako CB Rocasa Gran Canaria eta Kataluniako Handbol Sant VincenÇ. Lau talde hauetatik irabazten duenak Espainiako Estatuko finala jokatuko du bi aste barru.
Ereintzatik herritarrak deitu dituzte kiroldegira joan eta beskak animatzera.
Partidak hilaren 20,21 eta 22an jokatuko dituzte.
Partiden ordutegia
Gaur, ostirala:
- 17:30: EH Sant VicenÇ-BM Lizarreria
- 19:30: Ereintza Aguaplast-CB Rocasa Gran Canaria
Bihar, larunbata:
- 16:00: EH Sant VicenÇ-CB Rocasa Gran Canaria
- 18:00: Ereintza Aguaplast-BM Lizarreria
Etzi, igandea:
- CB Rocasa Gran Canaria-BM Lizarreria
- Ereintza Aguaplast-EH Sant VicenÇ