Konposta nola ateratzen duten ikusteko aukera izango dute 11:00etan Agustinak auzoko konposta gunera hurbiltzen direnek.
Fanderiako auzo konpostaje eremua zabaldu zuteneko argazkia.
Konpostaren I. Festa antolatu du Errenteriako Udalak larunbatean Agustinetan. Konposta nola ateratzen duten ikusteko aukera izango dute 11:00etan Agustinak auzoko konposta gunera hurbiltzen direnek. Nola erabiltzea dagoen ere erakutsiko dute bertan, eta erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko ere baliatuko dute zita.Konposta erabiltzaileen artean banatuko dute ondoren.
Auzokonposta programan parte hartzen duten auzotarrei begirakoa bada ere jaia, interesa izan dezaken edonor bertaratu daitekela esan du jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak. Errenteria-Oreretako biztanleen laguntzarekin biohondakinak Errenterian bertan kudeatuta, hondainen sorrera prebenitu, hondakinen bilketarako udal gastua aurreztu et ingurumenari mesede egiten ari direla esan du bestalde Legorburuk.
Auzo konposta duela bi urte abiatu zuen Errenteriako Udalak. Momentu honetan lau auzotan ari dira bizilagunak biohondakinak konpostatzen: Agustinak, Alaberga, Fanderia eta Gaztaño. Azken horretan bi auzo konposta gune dituzte.