Gizarte eragile ugarik eta oposizioko alderdietako ordezkariek bat egin zuten Herrera Herrirak deitutako elkarretaratzean.
Alkateordetzaren barruan plana aurkezten zuten bitartean, kanpoan “inposizioa” salatu zuen Herrera Herrirak
Atzo aurkeztu zuten Trintxerpeko alkateordetzan
Portuaren Ordenaziorako Plan Berezia. Diputazioak antolatu duen partekatze prozesuaren barruko lehen saioa izan zen atzokoa.
Alkateordetzaren barruan diputazioaren gonbidatuak: Pasaiako hainbat elkarteetako ordezkariak, eta Portuan diharduten enpresetako kideak. Batzuk diputazioaren azalpenak entzun zituzten, eta beste hainbat beren jarrera kritikoa agertu ondoren alkateordetzatik irten ziren, Herrera Herrira elkarteko ordezkariak, edota talde ekologisten bozeramaileak kasu.
Bien bitartean, alkateordetzaren kanpoaldean,
kaiko Herrera Pasaia da eta erabakia pasaitarrona da lemapean elkarretaratzea egin zuten. Herritar anonimoak, gizarte eragileen ordezkariak, eta baita oposizioko ordezkariak ere, denak elkartu ziren protesta ekitaldian, tartean,
“Pasaiako etorkizunaren aldeko” akordioaren sinatzaileak. Besteak beste, Pasaiako EH Bilduren zinegotziak eta kideak, Pasaiak Ahal Du-renak, baita Maider Ziganda eta Juan Carlos Alduntzin alkate ohiak ere. Haien buru, nola ez, Herrera Herrira plataformaren aurpegi ezagun asko.