Burusoilen Eguna, arrakastatsua
40 burusoilek hartu dute parte Lehenengo Burusoilen Egunean.
Pozik dira Errenteriako Burusoilen Elkarteko kideak, Burusoilen Lehen Egunak eman duenarekin. 11:30ean agerraldia egin zuten eta ondoren, amulletako Danborraren Kofradiako hainbat kideek lagunduta poteoa egin zuten herrian barrena. Elkarteko kamiseta horiak jantzita ibili ziren eguna ospatzen burusoilak, 40 guztira, eta jendeari atentzioa eman zioten zalantzarik ez du Txentxo Muñoz idazkariak, “jendea arrituta gelditu zen gu ikusita eta gurekin argazkiak atera nahi zituzten. Giro polita jarri genuen herriko kaleetan”.
Irrintzin egin zuten bazkaria eta mahai bueltan zirela heldu zen aurkezpenen txanda, “izan ere gehienok ez genuen elkar ezagutzen”. Aurkezpenen bidez “kutsu ofiziala” eman nahi izan zioten topaketari. Bazkaria amaituta berriz, iztietako Batasuna elkartera jo zuten mus txapelketa egin zuten bertan. Hamalau bikote aritu zirela esan du Muñozek, saria berriz, Cayo Carretero eta Esteban Anduezak eskuratu zuten. Txapela buruan irten ziren biak.
Zortziak aldera amaitu zuten Burusoilen Lehen Eguna, edizio gehiago izango dituen zalantzarik gabe.