Tximeleta gimnastika taldeak ikasturte bukaerako festa egingo du ekainaren 22an.
Tximeleta gimnastika taldeko taldeak, aurreko erakustaldi batean.
Ikasturtea hurbil dago, eta horregatik, Tximeleta gimnastika taldea urte bukaerako jaialdia prestatzen hasi da. Ekainaren 22an izango da jaialdia, Elorsoro kiroldegian, 16:45etik aurrera. Ez da nolanahiko jaia izango: bost eta 25 urte arteko 130 haur eta gaztek hartuko dute parte.
Hip-hop eta gimnastika erritmikoko ikuskizuna eskainiko dute Tximeletako kideek. Urte osoan prestatzen aritu direnaren ondoren, sorpresa berezi bat egongo dela jakinarazi dute gimnastika taldeko arduradunek. Ohi bezala, sarrera doan izango da.