Guraso Eskolak hiru saio egingo ditu hilabete honetan
Behar emozionalak aztertuko dituzte, eraginkortasunez komunikatzeko bideak eta heziketa sexualaz ere ariko dira.
Guraso Eskola iniziatibaren barruan hiru saio egingo dituzte hilabete honetan. Monografikoak izango dira eta herritar guztientzat irekiak. Behar emozionalak aztertuko dituzte, eraginkortasunez komunikatzeko bideak eta heziketa sexualaz ere ariko dira.
Saioak 18:00etatik aurrera egingo dira Xenpelar Etxean, lehena ekainaren 9an, Haurren behar emozionalak identifikatu, beren autoestimua sendotu dezaten izenburupean. Hilaren 16an, ostegunarekin, egingo dute bigarren saioa: Nerabeekin harremanetan. Nola komunikatu eraginkortasunez. Hirugarren saioa, hilaren 23an egingo dute. Sexuen heziketa. Nola egin heziketa sexuala familian da aukeratutako gaia.