Ikasturte bukaerako audizioak aste honetan hasiko dira
Audizioak egingo dituzte Tomas Garbizu musika eskolako kideek ikasturtean ikasi dutena jendartera zabaltzeko. Asteazkenean hasi eta hilaren 18an bukatuko dira.
- 18:00etan, Gezala Auditoriumean, musika eta mugimenduko ikasleen saioa.
- 11:00etan, Gezala Auditoriumean, Ezetz asmatu izenburupean musika eskolako ikasleen kontzertu pedagogikoa.
- 17:00etan, Gezala Auditoriumean, gitarrako ikasleen saioa.
- 17:00etan, Gezala Auditoriumean, flautako eta tronpetako ikasleen kontzertu-audizioa.
- 19:00etan, Gezala Auditoriumean, txistuko eta akordeoiko ikasleen kontzertu-audizioa.
- 17:00etan, Gezalan, pianoko ikasleen kontzertu-audizioa.
- 17:00etan, musika eskolan, saxofoiko ikasleen kontzertu-audizioa.
- 19:00etan, Gezalan, perkusioko ikasleen kontzertu-audizioa.
- 18:30ean, Gezalan, trikitixako ikasleen kontzertu-audizioa.
- 17:00etan, musika eskolan, klarineteko ikasleen kontzertu-audizioa.
- 17:30ean, Gezalan, biolin, biolontxeloko ikasleen kontzertu-audizioa, baita hari orkestrarena ere.
- 20:00etan, Gezalan, Yannis Constans Trio taldearen kontzertua (8 euro).