Beñat Lekue sanjuandarra half ironman (ironman erdia) proban onenan izan zen.
Lekue, Madrilen, irabazlearen zinta hausten
Beñat Lekue sanjuandarrak Villa de Madrid Triatloiko proba nagusia irabazi zuen larunbatean Madrilen, half kategorian, hau da, ironman distantziaren erdian.
Yepa taldekoak 4 ordu, 2 minutu eta 58 segundo behar izan zituen distantzia osatzeko, eta bi minutu eta erdi atera zizkion bigarren sailkatuari, Aguaverde taldeko Alberto Lozanori. Hirugarren Francisco Ruiz geratu zen.
Lekue pozik agertu zen lortutakoarekin.