Gaur goizean deskargatu dute, Pasaiako arrantza portuan.
Eusko Label bereizgarriarekin identifikatutako eta MSC iraunkortasun ziurtagiria duen 2016 kosterako aurreneko hegaluzea deskargatu dute gaur Pasaiako arrantza portuan.
Gaztelugatxeko Doniene ontziak arrantzatutakoa da. Atzo 22:00ak aldera lehorreratuko zen arrantza ontzi pasaitarra, eta gaur goizeko 04:30ak aldera deskargatzen hasi dira, ondoren Eusko Label bereizgarrirekin identifikatzeko. 6.000 bat kilo hegaluze ekarri ditu, erdia handia.
San Pedroko Arrantzaleen Kofradiak, bertako produktuari eman nahi diogu garrantzia, “Euskadiko arrantza sektorea bultzatu, sustatu eta balioetsiz”. Horretarako, Nirea izeneko akordioaren dekalogoa bere egin dute “lehen sektorea biziberritzea eta landa nahiz itsasertzeko ingurunea berrindartzeko”.