Autoetan lapurretak saihesteko gomendioak eman ditu udalak
Lapurreta jasanez gero, udaltzainei abisua berehala pasatzeko eskatu dute.
Azkenaldian autoetan lapurreta ugari egiten ari direla eta, udalak gomendioak eman ditu horiek saiheste aldera. Horrela, auto barruan baliozko gauzarik ez uzteko eskatu dute, eta balio gutxiko zerbait uztekotan, ongi gordeta uzteko aholkatu diete ibilgailu propioa duten oiartzuarrei.
Bestalde, udalak ohartarazi du beste lapurreta mota batzuk ere ugaritu direla Oiartzunen. Horregatik, zerbait susmagarria nabarituz gero, edo lapurreta jasanez gero, udaltzainei berehala abisua pasatzeko deia eskatu dute. Harremanetarako telefono zenbakia honakoa da: 943 49 33 11.