Errenteriako Elkarrekin ahal Dugu: Errenteriak aldaketaren aldeko apustua egin du ekainaren 26an
Ekainaren 26ko hauteskundeen emaitzekin, Errenteriako Elkarrekin Ahal Dugu alderdiko kideok egiaztatu egin dugu aldaketaren alde gaudela gure herrian, gauzak egiteko eskuina egiten ari den oso modu ezberdinean egitearen alde gaudela.
Lortutako 7.407 bozak oso modu positiboan baloratu ditugu. Izan ere, lehenengo indar gisa jarri gaituzte emaitza horiek, bigarren alderdi politikoari alde handia aterata gainera. Lortutako boza portzentajea %37,25ekoa izan da, koalizioak Gipuzkoan lortu duen handiena. Errenterian jarritako 48 hautets mahaietatik 44an izan da Elkarrekin Ahal Dugu bozkatuena. Horrenbestez, eskerrak eman nahi dizkiegu Errenteriako bizilagunei eman diguten babesagatik. Izan ere, garrantzitsuak izan dira emaitza hauek Gipuzkoako bi senatari eta parlamentariak lortzeko.
Bestalde, berrikuntzarako, aukerak zabaltzeko eta aldaketarako ezinbesteko elementu bihurtu eta sendotu egin da Elkarrekin Ahal Dugu koalizioak ordezkatzen duen eremu politikoa , EAJren politiken aurrean. Onartu behar dugu ere, estatuan ez da aurreikusitakoa bete: aldaketarako eta aurrerapenerako gobernua osatzea, PPk ordezkatzen dituen politika ezberdinak aurrera eramateko.
Aldi berean ordea, baieztatu egin dugu, orain bi urte esanguratsua ez zen aukera politiko bat, estatuan hirugarren indarra bihurtu dela, eta nazionalitate klabe diren Katalunia eta Euskadin lehenengo indarra izan gara. Hori guztia, murrizketen aurkako, eta aberastasunaren banaketa bidezkoago baten eta erabakitzeko eskubideren aldeko diskurtso batekin lortu dugu gainera.
Politika neoliberalak martxan mantenduko dituztela dirudi zoritxarrez. Horiei aurre egiteko ezinbestekoak izango dira Elkarrekin ahal Dugu koalizioko senatari eta parlamentariak.