Eskualdeko langabezia tasa %13,16koa da, herrialdeko hirugarren altuena Bidasoaren eta Deba Barrenaren atzetik.
Lanbideko bulego bat.
Iazko ekainaren bukaeratik aurtengora langabezia tasa %6,22 jaitsi da Oarsoaldean: Gipuzkoako jaitsierarik bazuena da, Deba Barrenaren (-%7,55) eta Urumea-Oria eskualdearen (-%7,75 atzetik). Herrialdeko jaitsiera azken urtean %9,44koa izan da. Bidasoko beheraldia, esaterako, %9,34koa izan da.
Horrela, orotara, 4.478 pertsona daude lanik gabe eskualdean, maiatzaren bukaeran horiek 4.603 ziren bitartean (-125). Iazko ekainaren 30etik aurtengora 297 pertsonatan jaitsi da langabeen kopurua.
Gipuzkoan, langabezia tasan, hirugarren altuena dauka Oarsoaldeak, %13,16. Tasa handiagoak dituztenak soilik dira Bidasoa (%13,6) eta Deba Barrena (%13,37). Aldiz, herrialdean langabezia gutxien Urola Kostan dute (%9,11), jarraian Goierri dutelarik (%9,72).
Herrialdeko tasa orokorra %11,64koa da ekainaren bukaeran. EAEkoa, berriz, %13,9koa.