Lehen zikloan, hamar ibilaldi antolatu ditu Tipi Topak eta horietan 96 pertsonek hartu dute parte, 59 bataz beste.
Tipi Topa egitasmoan parte hartu duten elkarte eta norbanakoetako batzuk.
Sasoia amaituta, irailaren 29an itzuliko da Tipi Topa programa Lezora. Udalak eskerrak eman dizkie egitasmoa antolatzen lagundu duten elkarte eta eragileei, “horiek baitira proiektuak izandako arrakastaren arduradun nagusiak”.
Tipi Toparen atzean ari dira lanean Aiton Borda, Caritas, Gaxuxa, osasun zentroko langileak, Osasun sileko kideak, eta horiekin batera, programan parte hartu duten herritarrak. Lehen zikloan, hamar ibilaldi antolatu ditu Tipi Topak eta horietan 96 pertsonek hartu dute parte, 59 bataz beste. Irailean itzuliko da programa eta ohi bezala, ostegunero 11:00etan bilduko dira udaletxe aurrean.