Jai Toki Kultur Elkarteak antolatuta madalenei ongietorria emateko jaialdia egingo dute igandean, hilak 17.
Iazko jaialdiaren irudi bat. Argazkia: Herri Bizia.
Jai Toki Kultur Elkarteak antolatuta madalenei ongietorria emateko jaialdia egingo dute igandean, hilak 17. Niessen kulturguneko auditorioan izango da jaialdia 18:00etatik aurrera, eta aurtengoa, laugarren aldia izango du. Furius taldeko gazteekin eta Jai Toki elkartearekin batera beste hamar elkartek hartuko du parte jaialdi horretan, eta 30 emanaldi eskainiko dituzte.
Jaialdiaren emanaldi bereziena
Txunpa txunpa beste ikuspuntu batetik koreografia izaten dela jakinarazi dute antolatzaileek: “Zentenarioaren doinuari base erritmikoa aldatzen dion lana da eta iaz Hibaikako arraunlariak hartu bagenituen, aurten Andra Mari abesbatzaren kideak hartuko ditugu”.
Jaialdirako sarrerak salgai jarriko dituzte bihar, (asteartea).