125.000 euro emango dizkiete duela bi urte etxea galdu zuten sendiei.
Udal teknikariak, Euskadi Etorbidean, suteak eragindako kalteak aztertzen
Eusko Jaurlaritzak 125.000 euroko diru laguntza emango die 2014ko Urtezahar gaueko sutean etxea galdu zuten trintxerpetarrei.
Sutearen ondorioz, etxeak eraitsi behar izan zituzten, eta bertan bizi ziren 40 familia ingururi etxebizitza erraztu behar izan zieten behin behinean. Donostiako Morlans auzoan kokatu zituzten horietako batzuk hasiera batean, eta ondoren, Antxon Luzuriagako etxebizitzetan alokairu soziala ordainduta, besteak beste.
Eraitsi zituzten bi etxebizitza blokeak, Euskadi Etorbideko 5 eta 7 zenbakiak zehazki, berriro altxa behar dituzte, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak, lan horiek diruz lagunduko ditu, 125.000 eurorekin.