Kuadrillen Eguneko bazkaria egiten ari dira Agirre Lehendakariaren plazan. Aurretik, kuadrillek erabaki dute bazkaria han, edo beste toki batzetan egin, eguraldiagatik.
Agirre Lehendakariaren plaza, kamiseta moredun herritarrez gainezka.
Kuadrillen Eguneko bazkarian 1.500 lagun bildu dira Agirre Lehendakariaren plazan. Baina aurretik erabaki bat hartu dute kuadrilletako kideek: eguraldi txarragatik antolakuntzak proposatu du bazkaria aldez aurretik pentsatua zegoen tokian egitea, edo hiru gune estalitan banatzea (Agirre Lehendakariaren plazako aterpe zonaldea, Biteri eskolako aterpea, eta Merkatuzar).
Eta botazioa egin dute: erabakia izan da gertatzen dena gertatzen dela ere, Agirre Lehendakariaren plazan egingo zela bazkaria. Demokrazia ariketa bat-batekoa eta parte hartzaile bezain jendetsua izan da. Besoak altxata egin dute, usadio zaharrak berrituz.
Beraz, kuadrilla bakoitza bere tokian jarri, eta hasi da bazkaria. Giroa: primerakoa. Ondokoak, bazkariko argazkiak dira. Bazkariaren hasieran, behintzat, euriak atseden hartu du.