San Pedro Txikietan emango dituzte ezagutzera lehiaketako irabazleen izenak.
Sanpedrotarra Futbol taldekoak, jaien hasiera ospatzen.
Sanpedroetako argazki lehiaketara aurkezten diren lanak ikusgai egongo dira Antxeta elkartean abuztuaren 20ra bitartean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, guztira hemezortzi argazki jaso dituzte eta epaileek –Jasone Sisniega, Oskar Mendizabal eta Orhi Aizpuru– aukeratu dute jada maila bakoitzari dagokion argazki bana.
Orain, erakusketako argazki guztiek Ikusleagoaren Sarirako lehiatuko dute. Botoa eman nahi duten herritarrek elkarteko tabernatik pasa eta politen iruditzen zaien argazkia aukeratu behar dute. Botoa ematen duten guztien artean Antxeta elkartean bi pertsonentzako afari bat zozkatuko dute.
Irabazleen izenak San Pedro txikitan jakin araziko dituzte. Antolakuntzak eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.