Xanistebanen jarraipen zehatza egingo du HITZAk Interneten
Xanistebanen ekitaldi nagusienen jarraipena egingo du, testu, argazki galeria eta bideo bidez.
Iazko xanistebanetako Gazte Eguneko irudia.
Iaz bezala, aurten ere Xanisteban Jaien jarraipen zehatza egingo du OARSO BIDASOKO HITZAk Interneten. Horrela, jaiek iraun bitartean, goizez eta arratsaldez gertatzen ari denaren berri izango dute oiartzuarrek eta hala nahi duten guztiek.
HITZAren Oiartzungo atarian, nahiz
Facebook eta
Twitter sare sozialetan jarraitu ahal izango dira jaietan gertatzen ari direnak. Testuez gain, argazki galeriak eta bideoak ikusteko aukera izango dute herriko jaien zaleek.
Iaz egin zuen lehenengoz HITZAk xanistebanen jarraipena Internet bidez. Apustua egokia izan zen, bisita eta jarraitzaile asko izan zituztelako orduko albisteek. Horregatik, eta Oiartzungo jaiek merezi dutelako, HITZAren apustua.