Eta baserriak kalea hartu du
Baserritarren Eguna ospatzen ari dira gaur xanistebanetan. Baserrietan ekoitzitako produktuak dastatu edota erosteko aukera egon da goizean, besteak beste.
Baserritarren Eguna ospatzen ari dira gaur, xanistebanen barruan. Hainbat ekitaldi egin dituzte goizean, tartean produktu ekologikoen azoka edo herriko baserrietan egindako sagardoen dastaketa, Inaxio Uharteren omenez. Jendetza bildu da plazan, eta zintzurra bustitzeaz gain, pintxoak dastatzeko aukera egon da. Herri Musika Eskolako musikariek girotu dute plaza, Patxi Etxeberria eta Agin Laburu bertsolariei lekukoa pasatu baino lehen. Nagusientzako edota jubilatuentzako denbora ere egon da. Haurtzaro Dantza Taldeko ordezkariak, trikitilariek eta beste hainbat musikarik lagunduta, Petra Lekuona zaharren egoitzara bisita egin dute. Orain, udalak eskainita —eta Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin—, bazkaria emango diete Gurutzeberri jatetxean. Arratsalderako ere ekitaldia andana antolatu dituzte. Egitaraua ikusteko,