Inork nahi ez duena agertu da
Euri zaparrada batzuek ez dituzte festa giroa zapuztu. Gauean danborrada egingo dute.
Inork gonbidatu duen beste fenomeno bat agertu da Oiartzunen: euria. Zaparrada batzuk bota dituen arren, festarako gogoa ez du apalduko. Ura botatzen hasi baino lehen, erraldoien topaketarekin gozatzeko aukera egon da. Helduen Tailerrekoek euren ikasturtean zehar egindakoa erakutsi dute Kontzejupean, eta haurrentzako, berriz, jolasak egon dira. Musikak bere tokia izan du, ohi bezala. Bestalde, Oiartzungo Sare Herritarrak antolatuta, flashmoba egin dute presoen eskubideen alde. Festak jarraituko du, eta gau partean Dj Bull -eliza ondoko txosnan- eta Ezten Giro -plazan- izango dira musika jarriko dutenak. Lehenago, baina, helduen danborrada ibiliko da kalez kale. Bihar gazteek izago dute protagonismoa. Honakoak dira