Xanistebanetako Gazteen Eguna ospatzen ari dira gaur. Eurena izan da protagonismoa, baina izan da gainontzekoentzako ekitaldirik.
Gaur jokatu dituzte pala txapelketetako finalak.
Kolore gorriko olatua sortu da gaur Oiartzungo plazan. Gazteen Eguneko kamisetaren aurtengo kolorea hori zelako. 14:00ak ongi pasata zirela bota dute festari hasiera eman dion suziria, eta jarraian, mahaiak eta aulkiak ongi paratuta, paella eta oilaskoa
erasotu dituzte bertan bildutakoek.
Baten batek izkin egin duen arren, bukatutakoan dena jaso eta jokoei ekin diete gazteek. Ondoren, irabazle eta galtzailerik —ala bai— egon ez den poteoa hasi dute, elektrotxarangak lagunduta.
Bestelako ekitaldirik egon da. Goizean, Mindara elkarteak antolatuta, haurrentzako kirol egokituko jolasak egin dituzte. Arratsaldean, berriz, haurrek jolasean zein xakean aritzeko aukera izan dute. Musikak ere izan du bere tokia: eguerdian albokariak irten dira, baita Kantu Kantarikoak ere, kantu jiran. Dantza solteko txapelketa egin dute Landetxe plazan, arratsaldez. Bestelako jarduerarik egongo da
arratsean ere.
Bestalde, Jai Batzordeak biharko deialdi berezia egin du. Xanistebanetako aurtengo debekuak salatzeko argazki erraldoia egingo dute. Herritarrei Landetxe plazara hurbiltzeko deia luzatu diete, 13:00etan.
Biharko ikusteko, klikatu
hemen.