Haurren Eguna ospatzen ari dira, xanistebanetako azkenekoa. Haurrentzako hainbat ekitaldi egon dira, eta helduentzako, arkume jatea.
Haurren Eguna dela eta, danborrada egin dute goizean.
Gaur xanistebanetako Haurren Eguna da, festetako azkeneko eguna. Haurrak dira protagonista: goizean danborrada egin dute, eta arratsaldez jokoak egiten ari dira. Horrez gain, haurren pilota txapelketetako finalak ere jokatu dituzte.
Baina haurrak ez dira protagonista bakarrak: eguerdiko arkume jatean kamiseta zuriz jantzitako750 lagun inguru bildu dira plazan. Indarrak hartzen aritu dira, xanistebanetako azkeneko orduetarako.
Bada non eta nola goza.
Hau izango da festetako azkeneko argazki galeria. Azken kartutxoak, botatzeke daude: aprobetxatu eta gozatu.