Kontxako bandera hirugarren urtez jarraian irabazi dute sanjuango batelerek; herriak harrera beroa egin zien atzo arratsaldean.
Lepo bete zen atzo arratsean Bizkaia plaza. Kolore bat, arrosa, hamaika sentipen eta sentimendu bat: #harrotasuna.
Kontxako bandera irabazi zuten atzo San Juango neskek, hirugarren urtez jarrian, eta garaipenak Donibanen, festa giroa eragin zuen berehala.
Goizean uretan pairatutako estutasun guztiak berehala atzean utzita, pozaren eztanda ikaragarria izan zen, Donostiako kaiaren arrapalan lehenbizi, eta herrian ondoren.
Bizkaia plazan egin zieten lehen harrera batelerei, klubean, ondoren Santiago plazaraino herriak lagunduta joateko. Batelerek urteko banderarik preziatuena gogoz astindu zuten udaletxe zaharraren balkoitik.
Harreraren irudiak eta argazkiak.