Mitxelena eta Legorburu, atzo, Ordizian.
Iaz bezala, Karmele Mitxelena oiartzuarra nagusitu da Argi Berri elkarteak antolatutako Lazkao Txiki Sariaren XXV. ekitaldian. Atzo banatu zituzten bertsopaper lehiaketa horren sariak, Ordiziako Barrena kultur etxean.
Bigarren eskuko bihotzak lanarekin irabazi du saria. Bere atzetik geratu zen Iñigo Legorburu errenteriarra,
Lesbosetik sortarekin. Mitxelenak 500 euroko saria eta oroigarria jaso ditu, eta Legorburu, berriz, 400 euro. Haien atzetik Amaia Agirre geratu da,
Hauteskundeak lanarekin. Hiru bertsopaper sortak argitaratuko dituzte. Guztira, hogei lan aurkeztu dituzte.