324 lagunek erabili dute Bizarain Ikastolaren liburutegi zerbitzua udaran

Joan den otsailean sinatu zuten hitzarmena udalak eta Bizarain ikastolak.

Joan den otsailean sinatu zuten hitzarmena udalak eta Bizarain ikastolak.

Bizarain ikastola itxita izan den arren, bertako liburutegiak zabalik izan ditu ateak udaran zehar. Lehen aldiz izan da zabalik, eta positiboki baloratu dute esperientzia ikastetxeko arduradunek zein Errenteriako Udalak. Guztira, 324  lagun hurbildu dira Beraunen kokatutako ikastetxearen liburutegira, eta liburuak maileguan hartzeaz gain, internet zerbitzua, eta ikasteko eremua ere erabili dituzte.

Bizarain ikastolak eta udalak hitzarmena sinatu zuten joan den otsailean. helburua, ikastolako liburutegia Beraungo auzotarren eskura jartzea zen, kultura ekipamendua goialdeko auzoetara hurbildu asmoz. Hitzarmen horren harira erabaki zuten udaran zabalik mantentzea.

Erabiltzaileen artean, 28 bazkide berri egin dituzte liburutegian udaran.

Ikasturtea hasita, ohiko ordutegian zabalduko ditu ateak liburutegiak: astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara. Eta ikasturte berrirako hainbat jarduera antolatuko dituzte ikastolaren liburutegian. Irakurketa klubak antolatuko dituzte 3 eta 5 urte arteko haurrentzat, euskaraz, urriaren 10, 17 eta 24an, eta azaroaren 7, 14 eta 21ean, 16:30ean. Egun horietan bi hizkuntzetan egiteko aukera ere izango dute, 17:30etatik aurrera.

Irakurketa klubak antolatuko dituzte 6 eta 8 urte arteko haurrentzat ere. Datorren urteko urtarrila eta otsailean egingo dituzte. Adin tarte horretako haurrentzaz, ipuin kontaketak ere egingo dituzte Irene Soteloren eskutik, 18:00etan hasita. Urriaren 25ean egingo dute lehenengoa, Euskal Herriko Ipuinak kontatuko du.

Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, eta horretarako liburutegian bertan eskatu beharko da izena emateko herria.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend