Oiartzun ibai inguruan gizarte eta ingurumen ekintzak gauzatzeko plana proposatu dute EHUn, Paisaia babestu eta kudeatzeko ikastaroaren barnean.
Gasteizen egin du EHUk pasa den irailaren 8 eta 9an Oiartzun ibaiaren Paisaiarako Ekintza Planaren azterketa.
“Paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeko tresna berriak: paisaiaren katalogoak, zehaztapenak eta ekintza planak” deituriko azterketa egin du EHUk udara honetan. Errenteria-Oreretaren kasuan, 47 ekintza-proposamen jaso dira Oiartzun ibaiaren inguruan jarduteko. Izan ere, plana Iztieta, Olibet-Etxeberrieta, Erdialdea, Gabierrota, Fanderia eta Lartzabal auzoetan gizarte eta ingurumenarekin zerikusia duten jarduerak gauzatzera zuzenduta dago.