Arkaleko Ehiza Eskola.
Eguzki talde ekologistak Gurutze auzoko Trapadako “legez kanpoko tiro eremuaren” egoera salatu du. Horrela, pasa den abenduan ingurumenaren kontrako delituen Gipuzkoako fiskaltzak ehiza federazioari salaketa jarri zion Gipuzkoako Ehiza Federazioari, eremu horretan kutsadura dagoelakoan. Beruna bezalako metal astunek sortuko lukete kutsadura hori, eta lurzoruan, landareetan, abereetan, ibilguetan eta ur-bilketan eragiten du.
Bere garaian Olaberria, Donostia eta Errenteria-Oreretako tiro eremuak itxi zituztela gogoratu du Eguzkik, “ingurumenean eta gizartean eragindako kalteengatik”. Trapadako tiro eremua “izaera klandestinoak eta legez kanpokoak indartzen dute ehiza sektorearen zigor gabetasuna”. Izan ere, Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak ebatzi du kutsadura probak ez direla nahikoak Gipuzkoako Ehiza Federazioari ingurumenaren kontrako salaketa jartzeko.
Horrela, ehizaren sektorea “lobby” bezala definitu dute, “jarduera korporatiboa eta zigorrik gabekoa” duelakoan: “Legez kanpoko ehiza postuak, ezkutuko ehiza, mendi eta mendi-lepoetan segurtasun eza, mehatxatutako espezieak tiroz hiltzea, babestutako eremuak sortzearen aurkako jarrera, neurrira egindako legeak, bioaniztasuna kudeatzeaz arduratu beharreko politikoen eta erakunde publikoen artean infiltratzea eta abar”.
Horrela, mugimendu ekologistak eskatu du Trapada lursail kutsatuen inbentarioen zerrendan sar dezaten, baita ehiza federazioak berehala kutsadurarik gabe uztea.