Bai, ez.. eta azkenean badira San Fermin Txiki jaiak
Gazte talde baten ekimenez hasiko dira festak, gaur arratsean
Hauteskundeekin ez bat egiteko barrutiko jai txikiak atzeratzea erabaki zuen lehenik Antxoko Jai Batzordeak, baina urrian, Pasaia Kirol Elkartearen urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu du futbol klubak, eta hori dela eta aurtengo San Fermin Txikiak bertan behera uztea erabaki zuen jai batzordeak. Erabakiak, berehalako erantzuna eragin zuen, batez ere, herriko gazteenen artean. Jaiei eutsi nahi zieten bai ala bai, eta esan eta egin. Antolatu, eta xume izanda ere prestatu dute San Fermin Txiki 2016 egitaraua. Gaur hasiko dira festak, 19:00etan, txupinazoan. Ondoren karropoteoa izango da, eta sabelak betetzeko, Antxoko klasiko bat, Sobakillo afaria. Bingoa da gaurko antolatu duten azkena. Bihar, berriz, mus txapelketa izango da 17:00etatik aurrea eta 18:00etan jolasak. Afaria ere, ez da faltako. Dantzarako musika, berriz, tabernen esku. Antolatzaileek zuri-gorriz janzteko deia egin dute.