Sanjuandarrak, igoera ospatzen.
“Ilusio handiarekin eta lan txukuna egiteko asmoz”. Halaxe ekingo dio asteburuan Donibane Eskubaloiak denboraldia berriari. Iaz igoera lortuta, Bigarren Mailan estreinatuko dira aurten arrosak.
Iazko taldea ia osorik mantendu dute. Bajetan Jon Zigandarena eta Iñigo Yaguerena nabarmendu behar. Lehenak eskubaloia utziko du, eta bigarrenak abentura berri bati ekingo dio entrenatzaile gisa, Munttarpe taldearekin.
Baina berritasunak ere badira. Jon Escribano irundarra heldu da taldera, eta baita Jokin Batallo, Aitor Cerro eta Iñaki Atxukarro ere, hirurak gazteen taldetik igo berri.
Entrenatzaile, beste urtebetez, Jesus Pino ariko da. Urdulizen jokatuko du lehen partida Donibane Eskubaloiak, bihar, larunbata, 19:00etan.