Diru bilketa egin zuen elkarteak Lezon hilaren 14ean.
Bularreko minbiziaren aurkako xingola
Hilaren 14ean diru bilketa egin zuten Lezon,
Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen alde, eta orain elkarteak esker ona adierazi die publikoki lezoarrei. Elkarteak jakinarazi duenez, 240 euro bildu zituzten.
Elkarteak azaldu duenez, jendearen ekarpenak “minbizia duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko” da, eta besteak beste, arretan, prebentzioan eta ikerkuntzan inbertitu ohi dela zehaztu dute.