Ainara Vallejo Illarramendi medikuak emango du hitzaldia, ostiralean, 18:00etan, kontserbatorioan.
Ainara Vallejo, Biodonostia
Duchenne gihar-distrofia gaixotasunari buruzkoak ezagutzera emateko helburuz, hitzaldia antolatu dute Lezon. Biodonostiak eta udalak antolatu dute hitzaldia, elkarlanean, haurrengan gehien diagnostikatzen den gihar-distrofiaren aldeko ikerketa bultzatze aldera.
Gaixotasunak erien bizi itxaropena murrizten du eta giharren etengabeko distrofia eragiten du. Ondorioz, gaixotasun hau duten pertsonek beren burujabetasuna galtzen dute. Giharren ahultze jarraituak, gainera, osasun arazo larriagoak eragin ohi ditu. 12 urte ingururekin, haurrek jada gurpil aulkiak behar izaten dituzte eta beren bizi itxaropena 30 urte ingurukoa izaten da. Gaixotasun hau genetikoa eta hereditarioa da, eta egun ezin da sendatu. Horregatik, ikerketa ezinbestekoa da.
Hitzaldiak
Duchenne gihar-distrofiari buruzko terapia berriak du izenburu eta Ainara Vallejo Illarramendi medikuak emango du. Biodonostian Duchenne gaixotasunari buruz aurrera eramaten ari diren ikerketa proiektuaren buru da Ainara Vallejo Illarramendi.
Hitzaldia ostiralean da (hilak 14), 18:00etan, kontserbatorioan.