Ekainera bitartean, 24 saio egingo dituzte asteburutan Eskola Kirola programan parte hartzen duten ikasleek.
Elizalde ikastetxean egin zuten sari banaketa iaz.
Oarsoaldeko Eskola kirola programak larunbatean hasiko du denboraldia. Ekainean amaituko du eta tartean, 24 jardunalditan kirol jarduera eskaintza ugaria egingo die haur eta gaztetxoei: arraunketa, eskubaloia, kirol egokitua, futbola…
Prestaketa saioak ikastetxeetan egingo dituzte programan parte hartuko duten haurrek eta partidak larunbatetan jokatuko dituzte Oarsoaldeko kirol instalazioetan. Eskola kirola programak hainbat kirol praktikatzeko aukera ematen die Oarsoaldeko ikasleei, eta haur guztien parte hartzea sustatzen du. Horrekin batera, kirola euskaraz egin eta bizitzea buktzatzen du.