Juan Mari Etxabe eta Maialen Arrazola, gaurko aurkezpenean
Pasaia Donibane Koxtapek gaur egin du datorren denboraldirako taldearen aurkezpena, eta baieztatu du orain arte Bateleren entrenatzaile Juan Mari Etxabe ariko dela hurrengo urtean
Erreka traineruaren prestatzaile.
Etxabek orain arte zuen tokia bikote batek hartuko du aurten. Maialen Arrazolak eta Anartz Gerenok entrenatuko dute Bateleren ontzia.
Bigarren traineruaren entrenatzaile Fracis Sistiaga ariko da, eta hiru talde hauen prestakuntza fisikoa Alberto Grijalbak eta Xabier Murielek gidatuko dute.
Arraun eskola
Arraun eskolako arduradunek ere parte hartu dute gaurko aurkezpenean. Alor teknikoa ondorengoek osatuko dute: Josema Azkue, Rosa Alcaraz eta Ander Makazaga. Kadete eta infantil neskak Reyes Camarak prestatuko ditu eta kadete eta infantil mutilak, aldiz, Francis Sistiagak eta Joakin Azpillagak.
Gazteen prestatzaile fisikoa Nestor Mendibil izango da eta guzti-guztien masajista Bixente Artola.
Aurkezpenean guztiei eskerrak eman dizkie klubak, eta “taldearen garrantzia”, nabarmendu dute. AzKenik, Marea #harroxarentzat izan dira esker oneko hitzak, eta taldea orain arte bezala animatzen jarraitzeko eskatu diote.
Larunbatean, banderen bedeinkapena
Urteroko banderen bedeinkapena datorren larunbatean (hilak 22) ospatuko dute Donibanen. Banderen kalejira, meza, argazki emanaldia, eta nola ez derrigorrezko afari eta dantzaldiarekin ospatuko dituzte 2016ko lorpenak.