Ezinbestekotzat jo du EAJk aurkeztuko dituzten proposamenek errenteriarren behar, eskaera eta iradokizunei erantzuna ematea.
EAJko ordezkarietako batzuk bulego kanpoan hauteskunde garaian.
Datorren urteko aurrekontuen lanketaren harira, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu EAJk. Ezinbestekotzat jo du aurkeztuko dituzten proposamenek errenteriarren behar, eskaera eta iradokizunei erantzuna ematea eta horretarako, hiru bide proposatu dizkiete herritarrei: “
Posta elektronikoa,
Zure Errenteriaren facebook orrialdea edo gure egoitzaren ateak zabalik dituzte ekarpenak egiteko”.
Gaurtik hasita, azaroaren 15era bitartean jasoko ditu alderdi jeltzaleak errenteriarrek egindako ekarpenak. Gainera, Errenteria-Oreretako hainbat eragilerekin harremanetan dela jakinarazi du: Haien iritziak ere haintzat hartu nahi ditugu aurrekontuetarako proposamenak lantzeko garaian”.
Harreman hori aurrekontuetatik harago eraman nahi duela esan du, bestalde, eta horretarako bideak zabalik izango dituela jakinarazi du, “errenteriaren ekarpenak, iradokizunak eta eskaerak urte osoan zehar jaso nahi ditugu, eta hori dela eta, udaletxean dugun bulegoara hurbilztera gonbidatu nahi ditugu, herritarren zerbitzura gaudelako”.