Lau t'erdiko Txapelketako Olaizola II-Retegi Bi partida jokatuko dute Madalensoron. Andoni Ugaldek ere jokatuko dute.
Andoni Ugalde ariko da ostiraleko festibalean, Taintaren kontra.
Pilota festibala antolatu dute ostiralerako Madalensoron, profesionalen arteko hiru partidarekin. Lau t’erdiko bi partida jokatuko dituzte, eta bestea bikoteen artekoa izango da.
Lau t’erdiko Promozio Txapelketan, Andoni Ugalde oiartzuarra Iker Taintaren kontra ariko da, eta maila nagusiko txapelketan, berriz, Julen Retegi eta Aimar Olaizola ariko dira nor baino nor —etzi 16:00etan aukeratuko dute materiala—. Hirugarren partida Gorka-Martija eta Jaunarena-Erostarbe bikoteen artekoa izango da.
Festibala 22:00etan hasiko da, eta sarrerak aurrez erreserba daitezke, telefono zenbaki honetara deituz: 661 25 90 09 (Olaia).