Ura eta estolderiaren tasa ordaindu behar dute pasaitarrek.
Aurtengo 2. lauhilekoari dagokion uraren eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik da, eta abenduaren 9ra arte egongo da zabalik.
Udalak aurreratu duenez, helbideratutako ordainagiriak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dituzte ordainketak egiteko epea bukatzen den egun berean.
Epea bukatuta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dituzte.