Ulia-Mendiola ibilaldi neurtua izango da goizean, eta eguerdian babarrun jatea elkartean.
Trintxer elkartearen aldeko elkartasun festa, karmenetan
Igandean (hilak 30) ospatuko du Trintxer elkarteak Bazkide Eguna. Goizean XXIV. Ulia Mendiola Ibilaldi Neurtua izango da, urtero legez, Trintxer Mendi Taldeak antolatuta.
08:00etan hasiko dira mendizale taldeak irteten, Trintxerpeko Euskadi etorbidetik, azoka paretik, eta inskripzioak han bertan egingo dituzte. Izen-emateak 3 euro balio du elkarteko bazkideentzat eta 5 euro gainontzekoentzat. Haurren kasuan 2,5 euro.
Ibilaldia bukatuta hamaiketako eskainiko dute Serafin Esnoala plazan, eta han bertan, Demoarsok azaroaren 6rako antolatu duen giza katerako zapiak eta txartelak erosteko aukera izango dela iragarri dute antolatzaileek.
Bazkide Egunaren ospakizunekin bukatzeko babarrun jatea egongo da Trintxer elkartean, 14:30ean. Bazkarirako txartelak 18 euro balio du.