Nafarroa hiribide osoa, Lartzabal biribilgunetik Kaputxinoetako tuneleko biribilguneraino itxita egongo da trafikoarentzat. Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdigunea, Etxeberrieta, Olibet eta Iztietan eragina izango du, bestalde, lasterketak.
Partaideak, Errenteria-Oreretako anoa postuan
Igandean Behobia-Donostia lasterketa egingo dute eta horren harira, aldaketak izango dira trafikoan eta garraioan 08:3ean hasi eta 15:00ak arte. Horrenbestez, Nafarroa hiribide osoa, Lartzabal biribilgunetik Kaputxinoetako tuneleko biribilguneraino itxita egongo da trafikoarentzat. Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdigunea, Etxeberrieta, Olibet eta Iztietan eragina izango du, bestalde, lasterketak.
Fanderiako kirol eremuko tenis zelaia aparkaleku gisa egokituko da larunbatetik (18:00etatik aurrera) igandera arte (18:00ak arte). Gauza bera egino dute Papersarekin, ordutegi berean aparkaleku gisa egokituko da..
Lasterketan parte hartuko duten korrikalariei begira garraio publikoa jarriko dute. Iztieta eta Zumardiko geltokietatik abiatuko da azken hori 08:10ean.
Auzoei eta garrioari nola eragingo dion lasterketak zehazki,
Herri Biziaren webgunean bildu du udalak.