Gazte Izanak elkarteak egitarau oparoa prestatu du, eta tartean Atalaia jatetxean bazkaria egingo dute. 1936an jaiotakoak omenduko dituzte aurten.
Atalaia jatetxean bazkalduko dute erretiratuen elkartekoek.
Hilaren 23a, asteazkena, Gazte Izanak Oiartzungo pentsiodunen eta erretiratuen elkarteak urteroko festa ospatuko du. Hasteko, zaharren etxera bisita egingo dute, 11:30ean, eta han festa txiki bat egingo dute. Ondoren, 12:00etan, meza egingo dute aurten hil diren bazkideen omenez. Bukatzean, 1936an jaiotako bazkideek argazkia aterako dute, beraiek izango baitira aurtengo omenduak.
13:30ean autobusa hartuko dute, Irungo Atalaia jatetxean bazkaltzeko. Gosea aseta, 1936an jaiotakoei omenalditxo bat egingo diete, eta xanistebanetan egindako jokoetako irabazleei sariak banatuko dizkiete. Bukatzeko, dantza eta kantu saioa egingo dute.
Izena emateko, Gazte Izanak elkartearen egoitzatik (Mendiburu kalea, 15) pasatu beharko dute. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute, eta ez direnek, berriz, 35.