Zazpi puntu eta erdi jaitsi da portuko trafikoa urrian.
Portuko trafiko garrantzitsuenen –siderurgia-produktuak, autoak, zerealak eta papera– trafikoak igo egin dira urtarriletik urrira bitartean, baina hazkunde horiek ez dute konpentsatzen txatarraren trafikoaren beherakada. Hala jakinarazi du Portu Agintaritzak, urriko trafikoen balantzea egiterakoan. Zehaztu dutenez, Pasaiako Portuko salgaien trafiko metatua %7,5 jaitsi da urrian, eta urteko bilakaera joera berekoa dela berretsi dute.
Siderurgia produktuen trafikoak, Pasaiako portuko trafiko guztiaren %47,4a suposatzen du. Altzairutegien esportazioak eta Thyssen eta SSAB enpresek Pasaiako Portuaren bitartez inportatzen dituzten bobinak eta txapak barne hartzen ditu aipatu trafikoak.
Portuko bigarren trafikorik garrantzitsuena ibilgailu berriena da eta batez ere, Zaragozako Opelek eta Gasteizko Mercedesek esportatzen dituzte. Urriaren amaierako datuak kontuan hartuta, 213.302 auto berri mugitu ditu Portuak, horietatik 195.787 esportatukoak eta 17.515 inportatukoak.
Arrain-trafikoa %20 hazi da iazko datuekin alderatuta. Arrain-trafikoaren urriko hazkundea baxurako flotak arrantzatutako sardinari esker eman da.