Karrika eta Ergoienen auzo batzarrak egingo dituzte gaur
Udalaren errondaren barruan izango dira gaurko bi auzo batzarrak.
Auzo batzarren errondarekin jarraituko du gaur arratsaldean udalak. Arraguan eta Ugaldetxotik pasatu ondoren, Karrika eta Ergoienen txanda izango da gaur arratsaldean. Karrikan Artaso elkartean izango da batzarra, eta Ergoienen, berriz, Auzokalten. Bi batzarrak 19:30ean hasiko dira, eta bertan egongo dira auzoko zinegotzi arduraduna eta gobernu taldeko beste bi ordezkari.
Datorren astean izango dira gainontzeko lau auzo batzarrak. Astelehenean Iturriotzen txanda izango da, asteartean Elizalde eta Gurutzerena eta Altzibarren, asteazkenean, bukatuko da aurtengo erronda.