Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak kontzertua emango du hilaren 19an. 20an, berriz, txistulariek kalejira egingo dute.
Musika eskolatik kalera aterako dute musika.
Azaroaren 22a Santa Zezilia Eguna da, musikarien zaindaria. Aurten asteartea denez, Lezon ospakizuna asteburura pasako du Tomas Garbizu Musika Bandak. Hilaren 19an, larunbata, herriko musika bandak kontzertua emango du, 12:30etik aurrera, Gezala Auditoriumean.
Estanis Karreraren zuzendaritzapean, zortzi abestiko errepertorioa joko dute. Besteak beste,
Dover patrol march (Douglas E. Wagner),
Clockwise (Colin Cowles) eta
Let my people go (Ted Parson) entzuteko aukera egongo da.
Hurrengo egunean, berriz, Lezoko txistulariek kalejira egingo dute herriko kaleetatik zehar. 10:00etan hasiko dira.
Bi saio horiek Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen Musikalean egitasmoaren barruan sartzen dira. Helburua, Euskal Herriko musika eskolek musika kalera ateratzea da.