Marea biziak, bestelako ikuspegiak
Ezohiko postalak eragiten dituzte marea biziek euskal kostaldean; Pasaian, badia barruan bada ere igarri da aldaketa.
Donibaneko alde zaharrean, maiz egoten dira tentuz itsasoari so, urak noiz gaina hartuko.
Argazki ikusgarri asko utzi ohi dituzte marea biziek euskal itsasertzean, eta egunotan Pasaian ere hala gertatzen ari da. Argazkiak atzo arratsaldeko itsasgorarekin hartutakoak dira, badia barruan. Donibanen ohiko postala izaten da halakoetan, urak herria ia hartuta, muga-mugan. San Pedroko ontziralekuan, berriz, aldaparik ez badia zeharkatzeko txapula hartzean edota uzterakoan. Itsasoa, bestela, bare-bare.