Larre Plana lantzeko batzarra egingo dute etzi

larre plana bilera

Larre Plana hizpide izan zuen aurreko bilera.

Datorren larunbatean, hilak 3, herriko abeltzainen eta udalaren arteko bilera egingo dute. Larre Plana izango dute hizpide, eta urtean zehar egin diren lanen berri emango dituzte bileran, baita aurrera begirakoak ere.

Aurreko bilera apirilean izan zen, eta abeltzain eta udalaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak ere izan ziren bertan. Orduan ere, Larre Plana egitasmoari buruz aritu ziren eta nondik norakoak zehaztu eta egin beharrekoak adostu zituzten. Etziko bilera horren jarraipena izango da. 11:30ean hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend