Matxain biribilgunea, Foru Plaza, Monfrague biribilgunea, Musika Plaza, Biteri sarrera, Zumardiko iturria eta Tulle biribilgunean jarri dituzte loreak.
Matxaingo biribilgunean loreak jarri dituzte.
4.000 loretik gora landatu dituzte azken asteetan udaleko langileek, Errenteria-Orereta kolorez betetzeko. Zazpi gune aukeratu dituzte horretarako: Matxain biribilgunea, Foru Plaza, Monfrague biribilgunea, Musika Plaza, Biteri sarrera, Zumardiko iturria eta Tulle biribilgunea. Loreak jartzearekin batera, ureztapen sistemak ere programatu dituzte.
Loreekin batera, zuhaitzak ere aldatzen ari dira herrian udal langileak. 30 zuhaitz handi, 6 metro ingurukoak aldatuko ditu udalak neguan herriko hainbat guneetan ihartu direnen ordez.